NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Museoa bisitatzeko eta gozatzeko neurriak

San Telmok bere ohiko programazioa eskaintzen du egungo egoerara egokituz eta museoa bisitatzen duten pertsonen segurtasuna bermatzeko beharrezko neurriak hartuz. Museora bisita atsegina eta lasaia izatea da helburua.

Museora etortzea plan gomendagarria eta segurua da. Hauek dira etorri aurretik kontuan hartu beharreko alderdiak eta zalantza ohikoenak.

Zein neurri hartu ditu museoak?

  • Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
  • Edukierek osasun-aginteriek unean-unean ezarritako araudia errespetatuko dute.
  • Erakusketa iraunkorraren ibilbide bat seinaleztatu da, gurutzaketarik gerta ez dadin.
  • 14 urtetik beherakoak heldu batekin egon behar dira.
  • Instalazioak eta gainazalak etengabe desinfektatzen ditu.
  • Museoak doako app-a kaleratu du Android eta IOS gailuetarako audiogida funtzioa ere eskaintzen duena; izan ere, museoaren ohiko audiogidak ezin dira erabili segurtasun eta higiene arrazoiengatik.
  • Gel hidroalkoholikoaren banagailuak daude museoko zenbait puntutan.

Ikusi hemen xehe tailer eta ikastaroetarako hartutako higiene eta prebentzio neurriak (PDF)

 San Telmo Museoaren gomendioak

  • Ordainketak txartelarekin egitea.
  • Museoak buletin elektronikoaren bidez zabaltzen ditu, astez aste, jardueren inguruko informazio eguneratua eta museoko albisteak. Horien berri izan nahi baduzu, eman izena buletinean.
  • Horrez gain, webgunearen bidez eta sare sozialen bidez jakinarazten ditugu museoko albisteak eta egunerokoak, nahi baduzu, Instagramen, Facebooken eta Twitterren jarrai gaitzakezu. Baita Youtuben eta Ivooxen ere.

Zein ordutegi du museoak?

Ohikoa. Asteartetik igandera, 10:00etatik 20:00etara.

Zein preziokoa da sarrera?

Ohikoa. Astearteetan museorako sarrera doakoa da, eta gainerako egunetan sarrera orokorraren prezioa 6 eurokoa da eta murriztuarena 3 eurokoa.

Museorako sarrera web bidez eros daiteke.

Museoko bazkideek sarrera doakoa dute.

Zein erakusketa ikusi daiteke?

Bisita gidatuak eta hitzaldiak egongo dira?

Bai. Museoak bisita gidatuak eta hitzaldiak antolatzen ditu, unean-unean ezarritako segurtasun-neurriei jarraituz. Horren harira, jarduera gehienek aurrez web bidez lekua erreserbatzea eskatzen dute.

Jarduera batzuk zuzenean ematen dira web eta youtube bidez, eta diferituan entzun daitezke Ivooxen.

Museoak bisita gidatuen erreserba-zerbitzua ere eskaintzen du talde eta ikastetxeentzat, unean uneko segurtasun-arauen arabera.

Museoko liburutegiak zerbitzua ematen du?

Bai. Liburutegia  irekita dago ohiko ordutegian, eta ohiko zerbitzua eskaintzen du (mailegua, itzulketa, kontsultak aretoan eta GCBC  argazki-liburu bildumaren kontsulta) museoan eta liburutegietan indarrean dauden higiene eta osasun neurri berdinekin. Gainera:

  • Eskaerei erantzuten die bi bide hauetan: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 943 481569 (ikusi ordutegia).
  • Maileguak itzultzeko: liburuak liburutegiko atearen ondoan jarritako postontzian utz daitezke, handik jaso eta berrogeialdi gunera eramaten dira.

Urgulleko Historiaren Etxea zabalik dago?

Urgulleko ondare eta natur interesguneak ezagutzeko eta mendian barrena ibilbidea egiteko mapa bat eta mugikorrerako aplikazioa kaleratu ditu museoak. Ibilbidea San Telmo Museoan hasten da, bertan mapa eskatu eta app-a deskarga daiteke, instalatu ondoren konexiorik gabe funtzionatzen duena.


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: